Hasiera / Berriak / DANOBAT S. COOP. KOOPERATIBAK AHALMEN HANDIKO DHD MODELOKO HOBI-TORNUA EZARRI DIO ERION ENPRESARI

Berriak

DANOBAT S. COOP. KOOPERATIBAK AHALMEN HANDIKO DHD MODELOKO HOBI-TORNUA EZARRI DIO ERION ENPRESARI

2019-07-31

Danobatek merkatua zabaltzen eta trenen sektoreko irtenbide berriak eskaintzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Danobat Heavy Duty (DHD) modeloko ahalmen handiko hobi-tornua ezarri du, Erion enpresak Frantziako ipar-ekialdean duen mantentze-lanetarako lantegi berrian.
Danobaten DHD modeloko hobi-tornuaren diseinu aurreratuak industriaren azken garapenak eta makina-erremintan bildutako esperientzia luzea biltzen ditu, lokomotorren eta merkatuko ibilgailu astunen gurpilak eta diskozko frenoak birprofilatzeko berariaz diseinatutako irtenbidea eskaintzeko helburuz.
Moldagarritasun handia ere bada makinaren funtsezko faktoreetako bat. Makinak duen amarratzeko sistema bikoitzari esker (koipe-kutxa bidezko amarratzea eta puntu-arteko amarratzea), merkatuko tren-ibilgailu guztiak birprofilatzeko aukera eskaintzen du: bidaiarientzako nahiz salgaientzako ibilgailuak, abiadura handikoak edota ibilgailu arinagoak, eta baita lokomotorrak ere, jakina.
Azkenik, makinaren ahalmen handia eta erraz erabiltzeko software adimentsua ere nabarmendu behar dira, beraiei esker ziklo-denbora asko laburtzeko, mekanizazio-prozesua optimizatzeko, prozesuaren fidagarritasuna eta segurtasuna handitzeko eta gurpilen birprofilatzearen errentagarritasuna maximizatzeko aukera baitago.
Proiektu horren bidez, Danobat kooperatibak Erion enpresarekin lankidetza jorratzen jarraitzeko aukera dauka. Izan ere, Espainiako, Frantziako eta Portugaleko tren-industriako operadore pribatuen material gurpildunen mantentze-lanetarako hornitzaile nagusietako bat da Erion.

Estrategia Empresarial-uztaila