Hasiera / Berriak / MONDRAGON UNIBERTSITATEAK MONTERREYKO TEC-ERA ERAMAN DU BERE EREDU BERRITZAILEA

Berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK MONTERREYKO TEC-ERA ERAMAN DU BERE EREDU BERRITZAILEA

2019-01-08


Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko ordezkaritza, Vicente Atxa errektorea buru duela, Mexikora joan da, Monterreyko Teknologikoaren (TECen) Hezkuntza Berrikuntzaren Nazioarteko 5. Kongresuan parte hartzera. Unibertsitateak hezkuntza-berrikuntzaren alde egindako apustua azaldu eta bere hezkuntza-eredu propioa esportatu du, horrenbestez.

Errektoreen artean emandako hitzaldian Vicente Atxak azpimarratu duenez, ikasteko prozesua berriz aztertu eta antolatzea eskatzen du hezkuntza-berrikuntzak, eta pertsonak, hots, ikasleak erdigunean kokatzea. Ildo horretan, hauxe azpimarratu du: «prozesuek eta metodologiek efizienteak izan behar dute; pertsonei balio intelektuala eta pertsonala eman behar diete. Kontua ez da informazioa transmititzea, baizik eta ikasleek ikasteko eta pertsona bezala hazteko prozesurik onena zehaztea».

Bestalde, Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, Jon Altunak, Latinoamerikako eta Europako errektoreordeen panelean hartu du parte, ezagutzaren erronka berrien aurrean unibertsitateak izan beharreko eraldaketaren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begoña Pedrosak hitzaldia eskaini du, XXI. mendeko hezkuntzaren berrikuntzari eta irakasleen zereginari buruz.

Estrategia Empresarial- 2018ko abenduaren 16tik-31ra