Hasiera / Berriak / ONDOAN KOOPERATIBAK MEDITERRANEOAN DUEN PRESENTZIA HANDITU DU MAROKON ETA EGIPTON EGINDAKO OPERAZIOEKIN.

Berriak

ONDOAN KOOPERATIBAK MEDITERRANEOAN DUEN PRESENTZIA HANDITU DU MAROKON ETA EGIPTON EGINDAKO OPERAZIOEKIN.

2019-01-07

Ondoan sozietatea nazioartekotze-estrategia ari da bultzatzen, eta, ildo horretan, Mediterraneoan duen eragin-gunea zabaltzeko ekimenak bideratzen. Hain zuzen, Ondoan Maroc filialaren % 100 eskuratu du (aurretik % 45en jabe zen), eta Ondoan Egipt filiala eratu. Instalazio-ingeniaritzan, mantentze-lanetan, energian eta ingurumenean espezializatutako enpresa-taldea da Ondoan.
Kooperatibaren jarduera handia da Marokon, suteen aurkako babes-sistemen arloan. Hala, Maroc Phosphore 1 eta 2 proiektuetako partaide da Safiko kimika-gunean, eta Jorf Lasfar gunean ere lanean ari da OCP konpainiarentzat.
Era berean, Egipton sortu duen filial berriaren bidez Ismaliako tuneletan aurrera daramatzan lanei helduko die eta merkataritza-jarduera landuko du.

2018ko abenduaren 15a