Hasiera / Berriak / ULMA CIE KOOPERATIBA-SOZIETATEA PERUKO ENERGIA-PROIEKTU HANDIENEAN PARTE HARTZEN ARI DA

Berriak

ULMA CIE KOOPERATIBA-SOZIETATEA PERUKO ENERGIA-PROIEKTU HANDIENEAN PARTE HARTZEN ARI DA

2018-02-13

Ulma Eraikuntza Talarako findegia modernizatzeko lanetan parte hartzen ari da; Peruko energia-proiektu garrantzitsuena da, eta 3.845 milloi euroko inbertsio publiko-pribatua egingo da. Proiektu horretan sartzen dira ekoizpen-unitate berrien instalazioa eta findegiaren gaitasuna eta eraginkortasuna areagotuko duten sistema eta prozedura berriak ezartzea. Obretan 1.700 ekipo, 230.000 metro kubiko hormigoi, 53.000 tona metalezko egitura, 45.000 tona prozesu-hodi, 3.000 kilometro kable… erabiltzea aurreikusten da.
Proiektu erraldoi horretan, karga-gaitasun handiko egitura arinak diseinatu ditu Ulmak, metalezko osagaien pisua, laneko gainkargak eta haizearen karga kontuan hartuta. Findegiko ekipoen euskarriak egiteko lanetan eta eraikinen eraikuntzan Ulmaren kofratuak eta aldamioak erabili dira, besteak beste, Comain eta Enkoflex eta Brio sistemak.

Estrategia Empresarial - 2018ko otsailaren 1etik 15era